Bengoetxe Berezia




















Ezagutu Berezia
Bengoetxe Berezia gure upategian ekoizten diren txakolinetan hazkuntza luzeena duena da. Ardo hau kalitate maila bikaina duten uztetan soilik ekoizten da.
Ezaugarriak
Txakolin hau mahatsaren heltze puntua arretaz zainduz eta momentu egokian bilduz ekoizten da, hartzidura tenperatura baxuan egiten da intentsitate aromatiko handiagoa lortzeko. Ondoren hondar edo ardo-lia meheetan izaten duen hazkuntzak bolumen, leuntasun eta oreka ematen dio.




Xehetasunak
Ekoizpenaren bolumena 75 cl-ko 4.000 botilakoa izaten da ekoizten den uztako.
Barietateak: Hondarribi Zuri eta Hondarribi Zuri Zerratia
Alkohol maila: 12% bol.
Azidotasun tartariko totala: 6,22 g/l.
Azukre hondarrak: 0,52 g/l.
Zegatik aukeratu Berezia
Ardo hau Getariko Txakolina J.D.-ren barruan sofistikazioaren ikur nabarmenetariko bat da.



Nola dastatu Berezia
Ardo honek inongo arazorik gabe irauten ditu ekoizpenaren ondorengo 2-4 urteak botilan. Ardoa kontsumitzeko eta bere ezaugarriak atzemateko tenperatura egokia 8-10ºC artekoa da.

Uztarketa
Haragi, arrain zein itsaskiekin dastatzeko ardo bikaina.

Tenperatura egokia
Bereziak bere distira gorena 8 eta 10 gradu arteko tenperatura idealean lortzen du

Gazta dastaketa
Gozatu euskal artisau gazten aukeraketa esklusibo batez txakolinarekin batera, sukaldaritza-esperientzia fin batean elkar nola indartzen duten deskubrituz.
Ohiko galderak
